Beste mundu bat posible da 15 Abendua 2016

Abenduak 15, osteguna, arratsaldeko 18:30ean "Biziekin errefuxiatuekin" erakusketari irekiera emango zaio hitzaldi-solasaldi batekin.

Hitzaldia 15 Abendua 2016

Datorren abenduaren 16an hitzaldia "Bikote harremana konstelazio familiarren ikuspuntutik".

Gabonetako erakusleiho lehiaketa 15 Abendua 2016

Gabonak ERAKUSLEIHO contenido

LazkaOn eta Lazkaoko Udaletik gure esker-ona adierazi nahi dizuegu herrian erosteagatik. Zuen erosketei esker Lazkaoko merkataritza bizirik mantentzen da eta kalean bizipoza somatzen da.

Bozkatu zure erakusleiho gustukoena eta parte hartu sari hauen zozketan: 400 €ko bono bat + 150 €ko 4 bono.

Bozkatzeko denda parte-hartzaileetan dauden boto-txartelak bete eta eraman Udaletxera. Nahiago baduzu LazkaOn-en facebookera (@lazkaon) mezu pribatu bat bidali zure denda gustukoena zein den adieraziz.

Bozka emateko epea abenduaren 23an amaituko da.

Gaztelekuko gabonetako egitaraua 15 Abendua 2016

Egitaraua:

Gabonetako udal zerbitzuetako ordutegia 15 Abendua 2016

Gabonetako udal zerbitzuetako ordutegia:

Eguberritako egitaraua 14 Abendua 2016

2016ko Eguberritako egitaraua:

eguberriak 13 Abendua 2016
Hiribarren kalea trafikoarentzat itxita 07 Abendua 2016

Iturgaitzagako Urbanizazio lanen barne, Hiribarren kalean asfaltatze lanak burutu ahal izateko egin behar diren prestaketa lanak direla eta datorren astelehenean, abenduaren 12an hasi eta abenduaren 23 arte Hiribarren kalea erabat itxiko da trafikoarentzat.

Trafikoari dagokionez, Hiribarren kalean egin beharreko lanak direla eta bi errailak erabat itxiko dira eta Lazkaorako sarrera irteerak Iturrialdea kalean egokitutako bide berritik egin beharko dira.

Sortu daitezkeen eragozpenak ahalik eta eramangarrienak izan daitezen, Udaletik dei egiten dugu, ipinitako seinalizazioari kasu egiteko, abiadura errespetatzeko, eta ahal den neurrian, herriko sarrera irteerak egiterakoan Ataun aldeko sarbidea erabiltzeko.

Mendekotasun egoerari buruzko ikastaroa 02 Abendua 2016

"Mendekotasun egoeran dauden pertsonen mobilizazio eta transferentziak" ikastaroa Orobionen abenduaren 15ean hasiko da.

Interesa izan ezkero Udaletxeko gizarte zerbitzuetan izena emateko epea abenduaren 12ra arte irekita egongo da.

Informazio gehiago

Auzolanerako deialdia 29 Azaroa 2016

AUZOLANERAKO DEIALDIA:

EGUNA: Abenduak 3, larunbata.

ORUDA: Goizeko 8:00tan.

Elkartzeko tokiak: Izar-Baso baserria eta Lartxai Elkartea.

Datorren asteko kiroldegiko ordutegia 29 Azaroa 2016

JOXEMIEL BARANDIARAN UDAL KIROLDEGIAK ABENDUAK 5etik 9ra BITARTEKO EGUNETAN BERE OHIKO ORDUTEGIA MANTENDUKO DU.

Abenduak 6 eta 8an, astearte eta ostegunean, igande eta jai egunetako ordutegian irekiko ditu ateak, goizeko 9,00etatik eguardiko 13,30ak bitartean.
Abenduak 6, 7 eta 9, astelehen, asteazken eta ostiralean ohiko lanegunetako ordutegia izango du. Goizeko 7,00tan ireki eta gaueko 21,30ak arte irekita.

IKASTAROEI dagokionez, astelehen eta asteazkenean normaltasunez emango dira. Ostiralean ez da izango ikastarorik.

Erakusleiho ikastaroa hasi da 29 Azaroa 2016

KMG estudioren eskutik, azaroaren 28an eta 29an Arerian burutzen ari den erakusleiho ikastaroan, 27 merkatari ari dira parte hartzen. 

Lazkaoko merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta enpresen gida aurkeztu da 25 Azaroa 2016

 

Lazkaoko Udalak, Etxebizitza eta Jarduera Ekonomikorako batzordetik, Ikom Komunikazioa enpresarekin elkarlanean, herriko merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta enpresen eskaintza ezagutu eta inbentariatzeko lan bat burutu du azken hilabetetan. Orain, informazio guzti hori modu erabilerraz batean sailkatu eta herritarren eskura jartzea erabaki du, “Lazkaoko Merkataritza Gida” paperean argitaratuz.

Merkataritza eta Ostalaritza sustatzeko dirulaguntzen onarpena 22 Azaroa 2016

diMerkataritza eta Ostalaritza sustatzeko dirulaguntzen onarpena.

Lazkaoko Udalak, eman dio behin betiko onarpena Lazkaoko Merkataritza eta Ostalaritza sustatzeko dirulaguntzen oinarriei. Dirulaguntza hauen xedea, 2016 urtean zehar merkataritza eta ostalaritza jarduera berriak sustatzeko eta irekita daudenak berritu eta modernizatzeko erraztasunak ematea da.

Ipuin kontaketa udal liburutegian 21 Azaroa 2016

Datorren azaroaren 25ean, ostirala, udal liburutegian eta arratsaldeko bostetan ipuin kontaketa izango dugu.

Ipuina "Emakumeak maite ez zituen herria" 5-9 urte bitarteko haurrentzat izango da.

Abenduaren 2an Kepa Junkera & Sorginak 21 Azaroa 2016

Kepa Junkera eta Sorginak abenduaren 2an, ostirala, Areria aretoan gaueko 10etan. Sarrerak aurrez salgai Udaletxean 10 €tan.

Lazkaoko Udalak kooperazio proiektuetarako 52.000 € eman ditu 18 Azaroa 2016

Lazkaoko Udalak Iparra Hegoa programari dagozkion diru-laguntzak eman dizkio ostegun honetan Udaletxean erakunde onuradunen parte hartzearekin egindako ekitaldian. Hamar proiektu dira aurten laguntza jaso dutenak. Guztira 52.000 euro banatu dira. Hauekin batera, Jessica Cantero Lazkaoko kooperante gazteak Kenyan burutu duen programa azaldu du.

Gabonetako kanpainaren antolaketa martxan 16 Azaroa 2016

Gabonetako kanpainaren antolaketa martxan, Udala eta Lazkaon merkataritza elkartearen artean

SARREREN BOTOIA 02zahar

Agenda

19 Urr 2019 19:30 – 21 Urr 2019 22:00

25 Urr 2019 00:00 – 23:30


26 Urr 2019 17:00 – 27 Urr 2019 17:00

26 Urr 2019 19:30 – 28 Urr 2019 22:00