Areria aretoan antzerki emanaldia 06 Urria 2016

Urriaren 21ean, ostirala, gaueko 22:00tan Arerian Urrup antzerki taldeak "Eva guztiak" taularatuko du.

Sarrera salmenta: aurrez udaletxean (bulego orduetan) izango da eta emanaldiaren egunean takilan bertan. 

Salneurria: 5 €.

Pertsona zaharren erorikoei aurre egiteko tailerra 04 Urria 2016

Tailer hau Orobione egoitzan burutuko da urriaren 6an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan Orobionen burutu zen.

Erosrketak adinekoen kasuan aurretik eta ondoren dituen ondorioak azaldu zituzten. Hori dela eta zenbait aholku praktiko eman zituzten norberak etxean kontutan har ditzan. Elikaduraren garrantzia ere azpimarratu zuten eta baita ariketa fisikoa egiteak daukan garrantzia besteak beste.

Hizlariak osasun saileko Tomas Plazaola, Ibef-eko lizentziatua den Imanol Garcia eta Lazkaoko anbulategiko Mari Jose Oses erizaina.

 

Lazkaon erosteagatik honako saridunak izan ditugu 30 Iraila 2016

 

Atzo ostegunez merkatarien udazkeneko kanpainako lehen zozketa burutu da eta honako hiru herritar hauek jaso dute zinema denboraldirako bonoa:

-Maria Carolina Aguirre

-Mila Aldasoro

-Maria Jesus Perez

 

Datorren astean berriro ere sari gehiago zozketatuko ditugu, beraz animatu parte hartzera !

Buruhandien erakusketa kultur etxean 29 Iraila 2016

 

Buruhandien erakusketa izango da kultur etxean urriaren 3tik 14ra bitartean arratsaldero.

 

Buruhandiak lazkaotarrak eta beste herri batzuetakoak izango dira, hala nola Gipuzkoako Ataun,  Urretxu, Legorreta, Deba, Eskoriatza, Aretxabaleta... Nafarroako Iruñako Arrosadia auzokoak, Huarte... beste. Erakusketa urriaren 14an merienda eta buruhandien irteerarekin amaituko da.

 

Fitosanitarioen ikastaroa Lartxai elkartean 29 Iraila 2016

 

Fitosanitarioen ikastaroa jarriko da martxan Lartxai elkartean azaroaren 21etik 25era. Egunero 15:00etatik 20:00etara.

Izena ematea udaletxean, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean edo 943-088080 udaletxeko telefonoan. Izena emateko azken eguna urriaren 31n izango da eta  ikastaroaren kostua 40.- €.

Gutxieneko ikasle kopurua 40 lagun izango da ikastaroa hasi ahal izateko.

 

Urriaren 1erako iragarrita zegoen duatloia, 15era atzeratu da 29 Iraila 2016

 

Urriaren 1ean iragarritako haurrentzako  duatloia, adierazi urriaren 15ean izango  dela, larunbata, arratsaldeko 16:30ean Lazkaoko Plazan.

 

Barkatu sotutako eragozpenak

Lazkaon erosteak saria du 28 Iraila 2016

Lazkaoko merkatarien udazkeneko kanpainaren  lehen zozketa irailaren 29an burutuko da eta 3 herritarrek Areriako zinema denboraldirako bonoa eskuratu ahal izango dute. Lehen sari banaketa arratsaldeko 18:30ean burutuko da udaletxean.

 

Datorren astean berriz, 3 e-book, kiroldegiko 3 harpidetza eta 3 afari zozketatuko dira (saritu bakoitzak hautatutako Lazkaoko jatexeren batean). Beraz herritarrok kanpainan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Joxemiel Barandiaran Kiroldegiko zerbitzu desberdinen kontratuaren luzapena 28 Iraila 2016

Atzoko osoko Bilkurak Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiko sorospen, kirol monitoretza eta harrera, informazioa eta kontrol zerbiztuak eskaintzeko, Goierriko Kirol Teknikoekin dagoen kontratuaren esleipena, beste urte betez luzatzea onartu zuen.

 

Kontratua 2013. urtean esleitu zen, bi urtetarako eta gehienez ere, urtez urteko bi esleipen posible izanik. Atzokoa bigarren luzapena da.

 

Zerbitzu hauen aurrekontua 280.000.- € ingurukoa da.

Zine denboraldiaren hasiera Arerian 27 Iraila 2016

 

Urriaren 8an Arerian zine denboarldiari emango diogu hasiera.

Helduentzako pelikula "cuerpo de elite" izango da eta hauerrentzakoa berriz "angry birds"

San Migel egunez haurrentzako jolasak plazan eta Lazkao Txiki plazan 27 Iraila 2016

San Migel egunez haurrentzako jolasak plazan eta Lazkao Txiki plazan izango dira 11:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:00etarako ordutegian:

Euskadi plazan: Txirrista erraldoia eta Formula 1eko simulatzailea

Lazkao Txiki plazan: Superjumpinga, ludoteka, Oihana, Oihaneko txirrista, ohe elastikoak, rokodromoa eta baserria.

Etxebizitza planaren lanketa martxan 26 Iraila 2016

Lazkaooko Udalean udalerriko biztanleen etxebizitza arloko premiak eta eskaera ezagutzeko lanketa jarri da martxan.

Oin Arin 50. urteurrena 26 Iraila 2016

Joan den larunbatean, irailak 24, Oin Arin dantza taldearen 50. urteurrena giro ezin hobean ospatu zen, eguraldia ere lagun izan zelarik. 

 

 

Lazkao pausoka urriaren 11n hasiko da 20 Iraila 2016

 Lazkao Pausokak urriaren 11n emango dio hasiera bere ibilbideari Lazkaoko plazatik abiatuta, goizeko 10:30ean.

 

 

Mugikortasun jasangarriaren astea 2016 20 Iraila 2016

2016ko Mugikortasun jasangarriaren astea irailaren 19tik 22ra izango da jarduera desberdinekin.

Animatu eta parte hartu. Guztiontzat, haur, gazte eta helduontzat irekia.

lazkao pausoka, zatoz gurekin 15 Iraila 2016

Lagunekin batera ibiltzeak zure osasuna hobetuko du.

Zatoz gurekin.

Urriaren 11n hasiko da 10:30etan Plazan.

Auzitegirako epaimahaikide izendapen zozketarako zerrendak jendaurrean 13 Iraila 2016

Auzitegirako Epaimahaikide izendapenaren zozketa dela eta, Lazkaori dagozkion hauteskunde zerrendak jendaurrean jarriko dira irailaren 15etik 22ra, egon litezkeen erreklamazioak aurkezteko.

Era berean adierazten da Epaimahaikide izendatzeko zozketa irailaren 26an Atotxako Jauregian egingo dela. 

Ziklomotorren eta motozikleten azterketa teknikoa 07 Iraila 2016

ZIKLOMOTORREN ETA MOTOZIKLETEN AZTERKETA TEKNIKOA.

2016-2017 denboraldiko kirol ikastaro eskeintza 06 Iraila 2016

Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian 2016-2017 denboraldiko kirol ikastaroen eskeintza martxan hastera doa.

Gazte laguntzaile beka urte amaiera arte eskatzeko aukera izango da 06 Iraila 2016

Lazkaoko Udalak herriko gazteei zuzenduta, garapenerako lankidetza ekintzetarako herrialdeen eta kulturen artean baloreak sustatzeko beka programa prestatu da. Parte hartzeko deialdia irekita dago urte amaiera arte Lazkaoko udaletxean.

SARREREN BOTOIA 02zahar

Agenda

19 Urr 2019 19:30 – 21 Urr 2019 22:00

25 Urr 2019 00:00 – 23:30


26 Urr 2019 17:00 – 27 Urr 2019 17:00

26 Urr 2019 19:30 – 28 Urr 2019 22:00