Albisteak

Lazkaoko Udalak 2017ko ohiko etxebizitzako ura, estolderi, zabor eta hiri lurren ondasun higiezinen gaineko zerga tasengatik ordaindutakoa berreskuratzeko laguntzak emango ditu. Laguntzak eskatzeko epea urtarrilaren 15etik otsailaren 1era izango da. Eskerak udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako departamentuan egingo dira.

Bost kide edo bost kidetik gorako familiek %100aren hobaria izango dute, baldin eta familia horretako diru sarrera urtean 35.000 euro baino gehiago ez bada. Urteko diru sarrera 45.000 baino baxuagoa bada, hobaria %50ekoa izango da. Hiru edo lau kideetako familietan, 21 urtetik gorakoa kide bakarra denean, familiak beste kide bat gehiago izango balu bezala kontatuko da.

Diru laguntzak eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentuak honakoak dira:

  • Eskatzailearen eta elkarrekin bizi diren pertsonen unitateko gainerako partaideen NA fotokopia
  • Elkarrekin bizi direnen unitatea osatzen duten partaide guztiek jasotako hileko diru-sarrera gabiren ziurtagiriak (10-T, nominak, pentsio agiriak...)
  • Lanbidek luzatutako langabezi egoeraren ziurtagiria eta kasua bada jasotako hileko prestazioaren ziurtagiria edo prestaziorik jasotzen ez denarena.
  • Ikasleen kasuan, ikasten ari direnaren frogagiria.
  • Elkarrekin bizi direnen unitateak duen ondareari buruzko aitorpen zinegina. Eredua laguntza eskaerarekin batera emango da.
  • Aurreko urteko zerga/tasen ordainagiriak.
  • Eskatzaileari eraikineko fakturan dagokion kontsumo zatiaren agiria. Eredua eskaerarekin batera emango da.
  • Elkarrekin bizi direnen unitateak duen kapitalaren ziurtagiria.
  • Ordainagiriaren zenbatekoa ordainduko duen kontuaren 20 zifrako zenbakia.
  • Eskatzaileak sinatutako dokumentua, bertan, udalari ondasun-ziurtagiria eskatzeko baimena emanez eta azken bost urteetan ez eskatzailearen izenean eta ezta elkarrekin bizi direnen unitatekoen izenean ere ondasun-eskualdaketarik ez egin izana ziurtatuz.

Laguntzak jasotzeko urteko diru sarreren baldintzak honakoak dira: