Txakurrak libre ibili ahal izateko gune bat egokitu da Dukeen parkean. Itxitura baten barruan, txakurrak solte utzi ahal izango dira.

Hala, parkean ibiltzen diren haurren segurtasuna bermatu nahi da. Itxituratik kanpo, txakurrak lotuta eramateko eskaera egiten zaie jabeei.