Albisteak

Martxoaren 4an Donostian egingo den 29. Lilaton proban parte hartu behar duten emakume lazkaotarrei herriko irudia daraman kamiseta bat oparitu nahi die Lazkaoko Udalak.

Kamiseta eskuratu nahi dutenek udaletxera joan behar dute, eta bertan lasterketako izen emate orria aurkeztu. Kamisetak eskatzeko epea otsailaren 16an, ostirala, amaituko da. Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean (otsailaren 14tik 16ra) kamisetaren neurria aukeratu ahal izateko kamiseta eredu batzuk eskuragai egongo dira udaletxean.

Kamiseta oparitzeaz gain, lasterketa egunean bertan herriko lasterkariekin taldeko argazki bat ere atera nahi da. Ekintzaren helburua Lilaton lasterketan lazkaotarren presentzia nabarmentzea da. Ekintza hau Berdintasun batzordeak eta Kirol batzordeak elkarlanean antolatu dute.