Lazkaoko Udalak antolatutako robotika ikastaroa ostiralean bukatuko da, eta bertan parte hartu dutenek hilabete hauetan egin dituzten lanak erakutsiko dituzte.

Erakustaldia kultur etxeko erakusketa aretoan izango da, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Erakustaldi irekia izango da, eta nahi duenak gerturatu ahalko du herriko gazteek garatu dituzten proiektuak ikustera. 9 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta egon da ikastaroa eta 24 izan dira bertan parte hartu duten gaztetxoak. Helburua haurrak teknologia berrietara gerturatzea izan da. Robotak eraikiz matematika, zientziak eta teknologiarekiko ikaskuntza eta motibazioa sustatzea bilatu nahi izan da ikastaro honekin.