Azken urtetan modu espontaneoan haziz joan da San Prudentzio jaietako mozorro egunean karrozen, ibilgailuen eta jaimen erabilera; eta horrekin zarata arazoak eta istripuak gertatzeko arriskuak ere bai.

Horregatik, aurtengo mozorro egunerako horrelako zein elementu erabiliko den aurreikuspena egin nahi da, zerrenda bat osatu eta zein neurri hartu behar diren eta zein baliabide bideratu behar diren zehazteko.

Festak denontzat festa izan daitezen, guztion inplikazioa behar da. Horregatik, zuen laguntza eskatzen da. Jaima edo karroza jartzeko asmoa baduzue, bete etxe guztietara banatu den izen emate orria eta utzi udaletxean apirilaren 11 baino lehen.

Karrozak, motordun ibilgailuak eta jaimak erabili ahal izateko baldintzak:  

  1. Karrozak, jaimak eta ibilgailuak erabili ahal izateko aurrez eskaera egitea derrigorrezkoa izango da. 
  2. Karpek, karrozek edo ibilgailuek mozorroarekin lotura izan behar dute    
  3. Karpak ezingo dira erabat itxiak izan
  4. Karpek, karrozek edo ibilgailuek plazako ekitaldiak eta ordutegiak errespetatu beharko dituzte.
  5. Karpak, karrozak eta ibilgailuak jaso egin beharko dira