Albisteak

2018ko urtealdiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskalean zehazten denez, hainbat zerga eta tasa ordaintzeko epea izango da apirilaren 10etik maiatzaren 25era arte.

Kasu guztietan, helbideratutako erreziboak apirilaren 24an kobratuko dira. Honakoak dira zehaztutako epealdian ordaindu beharreko zergak eta tasak:

  • Zaborrak 2018ko 1.seihilekoa
  • Ibi iraunkorra 2018
  • Ibilgailuen sarrera 2018
  • Mahaiak eta aulkiak 2018ko 1.sehilekoa
  • Erretuloak 2018
  • Toldoak 2018
  • Kioskoak 2018
  • Kutxazain automatikoak 2018
  • Taxiak 2018