Ikasturte amaierarekin batera, Pausoka egitasmoa ere amaierara iritsiko da, ikasturte honi dagokionez. Datorren asteartean, ekainak 19, izango da azken eguna.

Urrian hasita, asteartero egin da Pausoka egitasmoa, adinekoak lagun artean paseora irtetzea helburu duena. Txindoki egoitzako erabiltzaileei laguntzeko boluntario lanetan aritu dira hainbat herritar, eta esperientziarekin gustura daude. Ezarri enpresara eta mojen egoitzara bisita bereziak ere egin dituzte ikasturte honetan zehar.

Hurrengo ikasturtearekin batera hasiko da berriz Pausoka, Lazkaoko Udalak, Orobionek, San Benito Ikastolak, Txindoki gerontologikoak eta Osakidetzaren herriko anbulatoriok bultzatuta. Datorren urritik aurrera berriz egongo da martxan Pausoka egitasmoa.