Goierriko HHI Helduentzako Hezkuntza Iraunkorra programan izena emateko epea irekita dago ekainaren 29ra arte.

DBHko titulu ofiziala lortzeko eskolak, alfabetazioa edo atzerritarrei zuzendutako gaztelania eskolak ematen dituzte HHI-n. Astean bi orduko saioak ere egiten dituzte artea, informatika, ingelesa edo frantsesa ikasteko. Tertulia literarioak ere egiten dituzte.

Izena emateko 943 888 758 telefonora deitu behar da, edo Beasaingo bulegora joan zuzenean (Zazpiturrieta, 4).