Ziklomotorren eta motozikleten azterketa teknikoa Beasainen egin ahalko da ostegunean, irailak 6.

Beasaingo Kale Nagusiko 9.atariaren atzealdean dagoen lokal batean egin ahalko da azterketa. Aurrez txanda hartzea beharrezkoa izango da, eta horretarako Irungo IAT-ren bulegora deitu behar da: 943 62 63 00.

Azterketa egiterakoan honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Zirkulazio baimena
  • Azterketa teknikoaren txartela
  • Aseguruaren ordain-agiria