Igandea izango da igerileku estaligabeak erabili ahal izateko azken eguna.

Ekainetik egon dira erabilgarri, eta herritarrez gain, asko izan dira inguruko herrietatik ere Lazkaoko igerilekuetara gerturatu diren bisitariak.

Eguraldiak ez du askorik lagunduko denboraldiari amaiera ematen, baina udan aukera ugari egon da igerilekuez gozatzeko. Tartean, gainera, ekintza bereziak ere egin dira. uztailaren 23an aquadinamic saioa egin zen, eta abuztuaren 4an pugarriak eta jolasak.

Datorren urteko ekainera itxaron beharko da berriz Joxemiel Barandiran kiroldegiko igerileku estaligabeez gozatzeko.