Albisteak

Hilerriko kaperaren eta inguruko eraikinen konpontze lanak aurrera doaz.

Hormetako zartadurak konpondu eta paretak txukundu ondoren, hormak margotu egingo dira. Lanen aurrekontua 15.573 eurokoa da.

Hilerrira doan oinezko bidean ere hainbat berritze lan egin dira. Zehazki, bariante azpiko oinezkoen pasotik hilerriraino doan pistan euri urak jasotzeko lanak egin dira eta zorua berritu da. Lan hauen aurrekontua, berriz, 11.041 eurokoa da.