Albisteak

Desfibriladoreak erabiltzen ikasteko formakuntza saioa antolatu du Lazkaoko Udalak.

Abenduaren 12an izango da, asteazkena, 18:00etan, Areria aretoan. Desfibriladoreak zer diren, eta noiz eta nola erabili behar diren ikasi ahalko da ikastaroan.

Udalak bost desfibriladore erosi ditu, futbol zelaian, kiroldegian eta Arerian jarriko ditu horietako hiru, beste bat udaltzainek eramango dute autoan eta bosgarren bat udaletxeko arkupeetan jarriko da.