Albisteak

Lazkaoko Udalak auzolanerako bi deialdi egin ditu larunbaterako.

Batetik, Albitxutik Abalinera (Lazkaomendi) doan errepidean bazterrak garbituko dituzte. Bestetik, San Prudentziotik Izar-Basora doan errepideko bazterrak.

Bi kasuetan, eskuzko tresnez gain, komenigarria izango litzateke auzolanean parte hartu behar duen baten batek traktorea ere eramatea.

Auzolanean parte hartzeko aurrez asistentzia konfirmatzea eskatzen da, 943 08 80 80 telefonora deituz.

Auzolanerako deialdiak:

  • Albitxutik Abalinera: larunbata, abenduak 15, 08:30ean, Lartxai elkartean.
  • San Prudentziotik Izar-Basora: larunbata, abenduak 15, 08:30, Izar-Baso baserrian.