Bilboko Koral Elkarteak eta Kantaka abesbatzak kontzertua egingo dute urtarrilaren 25ean Arerian.

Musika eta korala garatzeko helburuarekin sortu zuten Bilboko Koral Elkartea 1886an. Emanaldi arrakastatsuak egin ditu ordutik, eta prestigio handiko sariak irabazi ditu.

Izen handiko zuzendarien gidaritzapean aritu da abesbatza bere sorreratik. 2016az geroztik Enrique Azurza da zuzendaria. Espainian Wagnerren“La cena de losApóstoles” oratorioa, Brahmsen “Un Requiem Alemán”, Mozarten “VísperasSolmnes de Confesor”, Verdiren “Requiema”, Mendelssohnen “Elias” oratorioa, Smithen “Salmoa”, Francken “Las Bienaventuranzas”, Borodinen “Las danzas del Príncipe Igor”, Orffen “CarminaBurana”. Vaughan.Williamsen “Hodie”, Ligetiren “Requiem” eta Brittenen “Sinfonia de Primavera” bezalako obra handiak estreinatu ditu.

Mundu mailako estreinaldien artean Arambarriren “Castilla” poema, Escuderoren “Illeta” kantata, Gorka Sierraren “Gernika” oratorioa eta Karmelo Bernaolaren “Euskadi Euskarari Abestia” obra nabarmentzen dira. Lirikaren eremuan ere jarduera zabala garatu da.

Espainiar orkestra ia guztiekin batera egin dituzte emanaldiak, baita Moskuko Sinfonika, Portugalgo Orquesta – Radio Difusion, Burdeos – Aquitaniako Orkestra Nazionala, Capitole de Tolousekoa, Lyonekoa, Royal Philarmonic Orchestra, Budapesteko Orkestra Sinfonikoa, Berlingo Orkestra Sinfonikoa, Aquisgráneko Orkestra Sinfonikoa, Pariseko Ganbara Orkestra, Lamoureux Orkestra, Orquesta Wiener Akademie, Szegedgo Orkestra Sinfonikoa, Tokyo Metropolitan SymphonicOrchestra eta BBC-ren Orkestra Sinfonikoarekin ere.

Grabaketen artean, Cadaqués eta GianandreaNoseda Orkestrekin batera Granadosen “Goyescas” opera eta Bilboko SinfonikarekinGuridiren “Amaya” daude; Orchestre National du Capitole de Toulouse eta bere zuzendari MichelPlassonekin, berriz, EMI zigiluak produzitutako eta euskal konpositoreei eskainitako CD-a. Editatu dituzten azken lanen artean honakoak daude: NAXOS-entzako Malagako Orkestra Sinfonikoarekin eta bere zuzendari Alexander Rahbarirekin batera grabatutako Pucciniren “Turandot” opera, edo CLAVES-ekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta bere zuzendari Cristian Mandealekin grabatutakoa, Pablo Sorozabalen obra ugari interpretatuz.

Emanaldirako sarrerak udaletxean eskura daitezke, 12 euroan. Kontzertua 20:15ean izango da.