Lazkao ere ez dago indarkeria sexistatik libre.

Lazkaon gertatu diren indarkeria sexista kasuen aurrean Lazkaoko Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du. Aldi berean biktimei babesa eta gertutasuna helarazten die.

Lazkaon horrelako jarrerek tokirik ez dutela garbi utzi nahi da, eta antzeko kasuen aurrean, egon daitezkeen gaitzespen eta sentiberatze ekimenetan parte hartzera deitzen die herritarrei.