Ostiralean eta larunbatean egingo da Ikullu Racing taldeak antolatutako motor festa eta rallya. Ostiral arratsaldean izango da festa eta larunbatean rallya.

Gaur aurkeztu dituzte bi ekintzak, Ikully Racing taldeko kideek, Aspanogiko ordezkariak, Euskadiko federaziokoak eta udaleko ordezkariak.

Larunbateko rallya dela eta, trafikoan hainbat aldaketa egingo dira larunbat goizean zehar Lazkaon. Hirigoien 14 eta 18 artean kalea trafikoari moztuta egongo da. Sartu irtenak Madalenako biribilgunetik egin beharko dira, eta autobus geltokiak metro batzuk beherago kokatuko dira, biribilgunerako norazkoan.