Ioan Cauni gazteak egindako irudia izango da aurtengo San Prudentzio jaietako egitarauaren azalean joango den irudi nagusia.

Kolore biziak eta alaiak erabili ditu marrazkia egiteko, festa giroa islatu nahian. Kuadrilla egunerako prest dagoen antzar festazale bat da irudi nagusia, kuadrilla eguneko blusa eta festetako zapia lepoan dituena. Lazkaoko Udalaren logoa eta udaletxeko eraikina ere ageri dira marrazkian. San Benito ikastolako ikaslea da Cauni.

Lazkao irudikatzen eta ordezkatzen duten bi elementu nagusien uztartze alaia (udaletxeko logoa eta antzarra) eta koloreen bizitasuna izan dira epaimahaiak lan honetan baloratu dituen ezaugarri nagusiak.

Aurtengo San Prudentzio jaiak apirilaren 26an hasiko dira, eta maiatzaren 1era arte luzatuko dira. Lazkaomendiko festak, berriz, maiatzaren 3tik 5era izango dira, aurten egun bat gehiagorekin.