Udalak izango dituen batzorde informatiboak zein izango diren eta horietan presidenteak nor izango ziren erabaki du Lazkaoko Udalak osoko bilkuran.

Guztira, zazpi batzorde informatibo izango ditu Lazkaoko Udalak legealdi honetan. Honakoak dira batzordeak eta bakoitzeko presidenteak:

  • Ogasuna, pertsonala, kontratazioa eta kontu hartzailetza: Eneritz Miranda
  • Ekonomia sustapena: Iñaki Estensoro
  • Gizarte zerbitzuak eta berdintasuna: Benita Goñi
  • Hirigintza eta etxebizitzak: Kepa Zubiarrain
  • Landa lurra: Aitor Altuna
  • Kultura: Amagoia Naldaiz
  • Kirola, gazteria, hezkuntza eta euskara: Felix Urkola

Batzordeen eta haien presidenteen izendapenaz gain, Lazkaoko Udalaren alkateordea Amagoia Naldaiz izatea eta bigarren alkateordea Aitor Altuna izatea erabaki dute osoko bilkuran. Tokiko Gobernu Batzordea Kepa Zubiarrain alkateak eta Amagoia Naldaiz eta Aitor Altuna EAJ-ko zinegotziek eta EH Bilduko Joxemari Ormazabal eta Maialen Amundarain zinegotziek osatuko dute. Naldaiz izango da EAJren bozeramailea udalean, eta EH Bildurena Ormazabal. Osoko bilkurak hilean behin izango dira, hilabeteko azken ostegunean, 18:30ean.

Ardurak eta ordainsariak

Lazkaoko Udalaren arduraldien eta ordainsarien araubidea zein izango den zehaztuta geratu zen atzo arratsaldean egindako osoko bilkuran. Euskadiko UDalen Elkarteak (Eudel) proposatutako kopuruetan oinarrituta zehaztu dituzte ordainsariak.

Kepa Zubiarrain alkatea erabateko jardunaldian arituko da Lazkaoko Udalean, eta haren ordainsaria 61.232 eurokoa izango da; oposizioko zinegotzia den Joxe Mari Ormazabal lanaldi erdiz ariko da udalean, eta haren ordainsaria 22.043,52 eurokoa izango da (44.087,04 euro erabateko jardunaldirako).

Udal ordezkariak bestelako erakundeetan

Beste erakunde batzuetan Lazkaoko Udalaren ordezkaritza izango duten ordezkariak ere izendatuta geratu dira. Honakoak dira:

  • Goieki: Kepa Zubiarrain
  • Goierri Beheko Industrialdea: Kepa Zubiarrain
  • Goierriko Herrien Ekintza: Kepa Zubiarrain
  • Ikaslan Fundazioa: Kepa Zubiarrain
  • Eudel: Kepa Zubiarrain
  • Sasieta: Kepa Zubiarrain eta Iñaki Estensoro (ordezkoak: Eneritz Miranda eta Amagoia Naldaiz)
  • Enirio Aralar Mankomunitatea: Aitor Altuna
  • Tolosako hiltegia: Aitor Altuna
  • Gipuzkoako Ur Kontsortzioa: Kepa Zubiarrain
  • San Benito Ikastola: Felix Urkola
  • Beneditarren Fundazioa: Kepa Zubiarrain eta Felix Urkola
  • Goimen: Aitor Altuna
  • Lazkao Lantzen: Kepa Zubiarrain, Iñaki Estensoro, eta Eneritz Miranda (EAJ) eta Aitziber Azurmendi eta Josu Sarriegi (EH Bildu)