Zine denboraldia indartsu dator udako geldiunearen ondotik Lazkaora.

Guztira 5 film eskainiko dira iraileko bigarren hamabostaldian Arerian: 2 pelikula haurrei zuzenduak, beste bi helduentzako eta bat publiko guztientzako. Honakoa da eskaintza:

Érase una vez en Hollywood

• Irailak 14, larunbata: 19:30 / 22:30.
• Irailak 15, igandea: 19:30 / 21:30.
• Irailak 16, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

El Rey León

• Irailak 14, larunbata: 17:00.
• Irailak 15, igandea: 17:00.

Quien a hierro mata

• Irailak 21, larunbata: 19:30 / 22:30.
• Irailak 22, igandea: 19:30.
• Irailak 23, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

Elkano lehen mundu bira

• Irailak 21, larunbata: 17:00.
• Irailak 22, igandea: 17:00.

Padre no hay más que uno

• Irailak 28, larunbata: 19:30 / 22:30.
• Irailak 29, igandea: 17:00 / 19:30.
• Irailak 30, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

Sarrerak Arerian bertan eskura daiteke ohiko prezioan: haur filma 3,30€, 3D haurrak 5,50€, helduak 5,50€, jubilatuak eta gazteak larunbatetan 4,00€, Ikuslearen Eguna 4,00€ eta 3D helduak 6,50€.

10 pelikula ikusteko bonoa ere eskura daiteke 40 euroko prezioan. Bonoak ez du balio haur filmak, 3D pelikulak, ikuslearen eguna eta estreinaldi berezietarako balio.

Areria aretotik aurreratu dute urrian ‘Agur Etxebeste’ eta ‘Mascotas 2’ filmak ikusteko aukera izango dela, beste hainbaten artean.

Horrez gain, opera emanaldiak ere izango dira 2019-2020 denboraldian. Aurrerago zehaztuko dira datak.