Albisteak

  • Goizeko 9:00etatik 14:00ak bitarte, orotara, 14 postu ezberdin izango dira Herriko Plazan. Aurten, gainera, Enpaundi baserrikoek zumitza landuko dute ere.
  • Aurtengo zozketa ere berezia izango da. Bertan ekoiztutako produktuen saski bat eta 100 euroko hiru bale zozketatuko baitira, bertako baserrietan gastatzeko.

Baserritarrek Lazkao erdigunea hartuko dute zortzigarrenez Basherri Egunean. Baserritar, ekoizle eta artisauen postuak, animaliak, trikitilariak, sagardo banaketa… Izango da zer gozatua igande honetan, irailak 22, herriko plazan goizeko 9:00etatik 14:00ak bitarte.

Orotara 14 postu ezberdin izango dira. Aurten, gainera, Enpaundi baserrikoek zumitza landuko dute plazan bertan. Animalien artean, behiak, astoak, behorrak, ardia, ahariak, zaldiak, txerriak, ahuntzak, antzarrak…

San Benito ikastetxeko batxilergoko lehen mailako ikasleek pintxoak eta sagardoa salduko dute eta bertan jasotako dirua ikasturte amaierako bidaiarako izango da.

Aurtengo zozketa ere berezia izango da. Bertan ekoiztutako produktuen saski bat eta 100 euroko hiru bale zozketatuko baitira, bertako baserrietan gastatzeko.

Untitled design