• Guztira 8 film eskainiko dira urrian: Agur Etxebeste, Mascotas 2, Mientras dure la guerra, Playmobil: pelikula, Downton Abbey, Toy Story 4, @Abuelos eta Manou.
  • Sarrerak Arerian bertan daude salgai ohiko prezioan eta 10 pelikula ikusteko bonoa ere eskura daiteke 40 eurotan.
  • Zineaz gain, estreinakoz ikasturte honetan, opera emanaldia ere izango da Royal Opera Housetik: urriaren 11n ‘Rigoletto Bregenz’ obra, arratsaldeko 20:15ean.

Urria iristearekin batera, hilabete berriari dagokion zine eskaintzak beteko ditu asteburuak Arerian. Guztira 8 film eskainiko dira: 4 pelikula haurrei zuzenduak eta beste 4 helduentzako. Honakoa da eskaintza:

Agur Etxebeste (euskaraz, gaztelerazko azpitituluekin)

Urriak 5, larunbata: 19:30 / 22:00.
Urriak 6, igandea: 19:30.
Urriak 7, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

Mascotas 2

Urriak 5, larunbata: 17:00.
Urriak 6, igandea: 17:00.

Mientras dure la guerra

Urriak 12, larunbata: 19:30 / 22:00.
Urriak 13, igandea: 19:30.
Urriak 14, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

Playmobil: pelikula (euskaraz)

Urriak 12, larunbata: 17:00.
Urriak 13, igandea: 17:00.

Downton Abbey

Urriak 19, larunbata: 19:30 / 22:00.
Urriak 20, igandea: 17:00 / 19:30.
Urriak 21, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

Toy Story 4

Urriak 19, larunbata: 17:00.
Urriak 20, igandea: 17:00.

@Abuelos

Urriak 26, larunbata: 19:30 / 22:00.
Urriak 27, igandea: 17:00 / 19:30.
Urriak 28, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

Manou (euskaraz)

Urriak 26, larunbata: 17:00.
Urriak 27, igandea: 17:00.

Sarrerak Arerian bertan eskura daiteke ohiko prezioan: haur filma 3,30€, 3D haurrak 5,50€, helduak 5,50€, jubilatuak eta gazteak larunbatetan 4,00€, Ikuslearen Eguna 4,00€ eta 3D helduak 6,50€.

10 pelikula ikusteko bonoa ere eskura daiteke 40 euroko prezioan. Bonoak ez du balio haur filmak, 3D pelikulak, ikuslearen eguna eta estreinaldi berezietarako balio.

Zineaz gain, estreinakoz ikasturte honetan, opera emanaldia ere izango da Royal Opera Housetik. Zehazki urriaren 11n izango da, ‘Rigoletto Bregenz’ obra, arratsaldeko 20:15ean.