Albisteak

  • Guztira 5 pelikula eskainiko dira urteko lehen hilean: Puñales por la espalda, Dios mío pero ¿Qué hemos hecho ahora?, Turuleka oiloa, Richard Jewell eta Espías con disfraz.
  • Zineaz gain Bruce Springsteenen kontzertua eskainiko da pantailan, urtarrilaren 10ean 20:15ean, eta ‘Copellia’ balleta Royal Opera Housetik, urtarrilaren 24an arratsaldeko 20:15ean.
  • Sarrerak www.lazkao.eus web orrialdean daude eskura eta baita Arerian bertan ere ohiko prezioan eta 10 pelikula ikusteko bonoa ere eskura daiteke 40 eurotan.

Urte berriak zine eskaintza zabala ekarriko du Lazkaora. Guztira 2 emanaldi berezi eta 5 film eskainiko dira: 3 pelikula helduei zuzenduak eta 2 haurrentzako. Honakoa da eskaintza:

Bruce Springsteen kontzertua pantailan

• Urtarrilak 10, ostirala, arratsaldeko 20:15ean Arerian. Sarrerak aurrez 8€ eta egunean bertan 10€.

Puñales por la espalda

• Urtarrilak 11, larunbata: 19:30 / 22:00.
• Urtarrilak 13, astelehena: 21:30.

Dios mío pero ¿Qué hemos hecho ahora?

• Urtarrilak 18, larunbata: 19:30 / 22:00.
• Urtarrilak 19, igandea: 19:30.
• Urtarrilak 20, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

Turuleka oiloa

• Urtarrilak 18, larunbata: 17:00.
• Urtarrilak 19, igandea: 17:00.

Richard Jewell

• Urtarrilak 25, larunbata: 19:30 / 22:00.
• Urtarrilak 26, igandea: 19:30.
• Urtarrilak 27, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

Espías con disfraz

• Urtarrilak 25, larunbata: 17:00.
• Urtarrilak 26, igandea: 17:00.

Sarrerak www.lazkao.eus web orrialdean daude eskura eta baita Arerian bertan ere ohiko prezioan: haur filma 3,30€, 3D haurrak 5,50€, helduak 5,50€, jubilatuak eta gazteak larunbatetan 4,00€, Ikuslearen Eguna 4,00€ eta 3D helduak 6,50€.

10 pelikula ikusteko bonoa ere eskura daiteke 40 euroko prezioan. Bonoak ez du balio haur filmak, 3D pelikulak, ikuslearen eguna eta estreinaldi berezietarako balio.

Zineaz gain ballet emanaldia ere izango da Royal Opera Housetik. Zehazki urtarrilaren 24an izango da, ‘Copellia’ obra, arratsaldeko 20:15ean. Aurrez erosita 8 euroko prezioa du; egunean bertan, 10€.