• Lanak udaletxeko harreran aurkeztu behar dira.
  • Lehiaketaren oinarriak atxikita.

2020ko San Prudentzio jaietako ekintzak batuko dituen egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa egingo du aurten ere Lazkaoko Udalak. Martxoaren 2ra arteko epea egongo da lanak aurkezteko, eta edozein eratakoak eta koloretakoak izan ahalko dira: argazkia, collagea, pintura… Aurkeztutako lan guztiak formatu bertikalean egindakoak izan beharko dira. Lanak udaletxeko harreran aurkeztu behar dira. Lehiaketaren oinarriak honakoak dira:

1. Edozein kolore eta eratako lanak onartuko dira: argazkia, collagea, pintura... Lanen neurriak honako hauek izan behar dute, 148 x 210 mm (A5) edo horren proportzioa gordetzen duen beste tamaina bat. Formatuak nahitaez bertikala izan behar du.

2. Gaia “Lazkaoko jaiak”. Agertu beharreko testua: “San Prudentzio jaiak 2020”. Beste inolako testurik ez da agertu behar.

3. Lanak ezingo du inolako aldarrikapen sexistarik edo politikorik izan, ezta alkoholaren edo drogen kontsumoarekin zerikusirik duen mezurik, irudirik edo bestelako elementurik.

4. Lanak inoiz argitaratu gabeak izan behar dute.

5. Pertsonako lan bakarra aurkeztu ahalko da.

6. Saria 200€-koa izango da.

7. Lanak aurkezteko modua:

  • Euskarri fisikoan: Kartelaren atzean egileak izenburua adierazi beharko du eta kartazal itxi batean izen deiturak, helbidea eta telefonoa. Kartazalaren kanpoan, berriz, izenburua.
  • Formatu digitalean eginda dauden lanak formato bektorialean (editatzeko aukerarekin) aurkeztu beharko dira derrigor. Lanak euskarri digital batean aurkeztu beharko dira (cd batean, adibidez), eta kartazal itxi batean izen deiturak, helbidea eta telefonoa. Kartazalaren kanpoan lanaren izenburua. Formatu digitalean egindako lanak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera ere bidali ahalko dira. Lanaren amaierako dokumentua (pdf edo jpg formatuan), eta lana formatu bektorialean bidali beharko da. Egilearen datuak zehaztu beharko dira mezuan.

8. Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Mahaiburua: Lazkaoko Udaleko Kultura batzordeburua, udal zinegotzi bat, kultura batzordeko partaide bat, eta herriko artista bat. Idazkaria Lazkaoko Udaleko kultura teknikaria izango da.

9. Epaimahaiak hartutako erabakia apela ezina izango da. Epaimahaiak hala erabakitzen badu, lehiaketa hutsik geratu daiteke.

10. Saritutako lan guztiak Lazkaoko Udalaren jabetzan geratuko dira, eta lan horien erreprodukzio eta erakusketarako eskubidea beretzat gordeko du.

11. Lehiaketara lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 2a izango da, arratsaldeko 18:00ak bitartean. Lanak Lazkaoko Udaleko harreran aurkeztu beharko dira.

Kontrazala Lehiaketa