• Izango da ere Itxurrene-CAF (Lazkaoko Itzulia) zeharkatuko duen mendi ibilaldia.

Asteburu kulturala, ezbairik gabe, otsaileko bigarrena Lazkaon. Zineak, Eñaut Elorrietaren kontzertuak eta Lazkaoko Itzuliaren mendi ibilaldiak osatuko dute eskaintza.

Eñaut Elorrietak, berezko talentuak eta hobetzen eta gauza berriak probatzen jarraitzeko nahiak bultzaturik, «Irteera Argiak» izenburua hartu duen lan diskografiko berria ekarriko du Areria Aretora ostiralean, otsailaren 7an, arratsaldeko 20:15ean. Sarrera guztiak agortuta daude jada.

Berak osatutako letrez gain zenbait idazleren hitzak ere musikatu ditu: Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendi, besteak beste. Eñaut Elorrietaren hitzetan, “disko disdiratsu bezain bare, eta heldu bezain fresko honek, kantua bera du oinarri eta obsesio, olatu batean garamatzaten melodiak eta hitz ederrak. Azken urteetan ondutako guztia sorkuntza berrien mesedetan eta eszenatoki gainean”.

Astelehena bitarte luzatuko da, berriz, zinema eskaintza. Bi filme eskainiko dira: ‘Jugando con fuego’ haurrei zuzendua eta ‘Mujercitas’ helduentzako. Honakoak dira pase ezberdinen ordutegiak:

Mujercitas

• Otsailak 8, larunbata: 19:30 / 22:00.
• Otsailak 9, igandea: 19:30.
• Otsailak 10, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

Jugando con fuego

• Otsailak 8, larunbata: 17:00.
• Otsailak 9, igandea: 17:00.

Igandean, otsailak 9, mendia izanen da protagonista beste behin. Itxurrene-CAF (Lazkaoko Itzulia) zeharkatuko duen mendi ibilaldia antolatu da. Goizeko 9:00etan ezarri da irteera Herriko plazan.