Lazkaoko merkatarien udazkeneko kanpainaren lehen zozketa irailaren 29an burutuko da eta 3 herritarrek Areriako zinema denboraldirako bonoa eskuratu ahal izango dute. Lehen sari banaketa arratsaldeko 18:30ean burutuko da udaletxean.
Datorren astean berriz, 3 e-book, kiroldegiko 3 harpidetza eta 3 afari zozketatuko dira (saritu bakoitzak hautatutako Lazkaoko jatexeren batean). Beraz herritarrok kanpainan parte hartzera animatzen zaituztegu.