Atzoko Osoko Bilkuran 16.H.J.A. ko "San Prudentzio Ermita” 2 partzelen Xehetasun Azterketari behin betiko onarpena eman zitzaion

(AIU 16ko bi partzeletako Xehetasun Azterketa onartu zen. San Prudentziotik Izarbasora doan bidean dauden, erretako etxearen eta aldameneko partzelei dagokiona da.)

Propietateak dagokion dokumentua aurkeztu ondoren, haserako onarpena eman zitzaion, eta jende aurrean jarri. Epe honetan alegazio bat aurkeztu da. Atzoko osoko bilkuran, alegazioari erantzuna eman, eta xehetasun azterketa behin betiko onartu zen.

(Xehetasun Azterketaren helburua, eraiki daitezkeen eraikinaren xestra eta lerrokadurak, -alineazio eta rasanteak-, finkatzea da).

Xehetasun azterketa honetan jasotzen denez, erretako eraikina eta aldameneko borda botatzen dira, eta egun dagoen aprobetxamendu berarekin, hiru etxebizitza adosatu eraikitzea proposatzen da.
Hau gune horretako kudeaketaren pauso bat gehiago besterik ez da. Orain propietateak prozesu horretan dagokion hurrengo dokumentua aurkeztu ahal izango du.