Albisteak

Adierazitako erakundeei eta zehazten diren proiektuengatik, zerrendatzen diren dirulaguntzak ematea:

DOA, Denok Osasunaren Alde: Beni departamentuko (Bolivia) osasun sistema sendotzea - 10.000,00 €

Ilargi Beltza Elkartea: Nagaroteko (Nicaragua) desnutrizio kronikoa errotik ateratzea - 3.000,00 €

Donostiako Elizbarrutia: N’Daliko Aita Pio ospitaleko sendagileen prestaketa (Benin) - 17.800,00 €

Mundu solidarioa helburu: Diriamban (Nicaragua) gaitasun urriak dituzten gazteen integrazioa lortzea - 1.400,00 €

Baltistan Fundazioa: Hushéko (Pakistan) emakumeen eta jaio berrien oinarrizko osasun baldintzak hobetzea - 1.800,00 €

Lankidetzarako Ingeniaritza: N’Dalin lehen mailako irakaskuntzarako eskola eraikitzea (Benin) - 3.500,00 €

Bakerako Lankidetza Batzarra: Chimaltenango 7 emakume indigenen eta beraien familien baldintzak hobetzea (Guatemala) - 5.000,00 €

Derandein: Turkanako (Kenia) gazteen enpoderamendua, formakuntza eta lanbide gaitasunaren bidez - 1.500,00 €

Donostiako Elizbarrutiko Misio Ordezkaritza: Masakako eskolan liburutegia eraikitzeko egitasmoa (Ghiara) - 6.500,00 €

Bikarte: Minskeko ospitale onkologikoan haurrentzat aldi bateko etxebizitzak ezartzea (Bielorrusia) - 1.500,00 €

SARREREN BOTOIA 02zahar

Agenda

20 Api 2019 19:30 – 23 Api 2019 21:30

21 Api 2019 17:00 – 23 Api 2019 17:00