Albisteak

Lazkaoko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta Konectiaren eskutik, formakuntza ikastaro berri bat Lazkaon antolatzeko aukera izan du. Ikastaroaren Izena: LEIALTZE PLANA 2.0

Ikastaroaren helburu nagusia giza sareen bidez bezeroak leialtzeko teknikak erakustea da. Astelehenetik hasita Lazkaoko 13 merkatari ikastaroan parte hartzen ari dira.