Albisteak

Lazkaoko Udalak Iparra Hegoa programari dagozkion diru-laguntzak eman dizkio ostegun honetan Udaletxean erakunde onuradunen parte hartzearekin egindako ekitaldian. Hamar proiektu dira aurten laguntza jaso dutenak. Guztira 52.000 euro banatu dira. Hauekin batera, Jessica Cantero Lazkaoko kooperante gazteak Kenyan burutu duen programa azaldu du.

 Honakoak dira hartzaileak, proiektuak eta emandako laguntzak:

-DOA Denok Osasunaren Alde, Boliviako Beni departamenduko osasun sistemaren sendotze plana, asistentzia eta formazio mailan: 10.000 euro.
-Ilargi Beltza elkartea, Nikaraguako Nagaroteko desnutrizio kronikoa errotik ateratzea: 3.000 euro.
-Donostiako Elizbarrutia, Benineko N'Dalingo Aita Pio ospitaleko sendagileen prestaketa: 17.800 euro.
-Mundu Solidarioa Helburu: Nikaraguako Diriamban Gaitasun urriak dituzten gazteen integrazioa, 1.400 euro.
-Baltistan fundazioa, Pakistango Husheko emakumeen heziketa hobetzea: 1.800 euro.
-Lankidetzarako Ingeniaritza, Beningo N'Dalingo lehen mailako irakaskuntzarako eskola eraikitzea: 3.500 euro.
-Bakerako Lankidetza Batzarra, Guatemalako Chimaltenango zazpi emakume indigenen eta beraien familien baldintzak hobetzea: 5.000 euro.
-Derandein, Kenyako Turkanako gazteen heziketa eta lanerako trebakuntza sustatzea: 1.500 euro.
-Donostiako Elizbarrutiko Misio Ordezkaritza, Rwandako Giharako Masakako eskolan liburutegia eraikitzeko egitasmoa: 6.500 euro.
-Bikarte, Bielorrusiako Minskeko onkologikoan haurrentzat aldi baterako etxebizitzak ezartzea: 1.500 euro.

Gobernuz kanpoko erakundeak euren programen inguruan aritu dira Derandain eta Ilargi Beltza elkarteek ezin izan dute ekitaldian parte hartu.