E.A.Eko Saharar Ordezkariek eta Saharar Herriaren Lagunen Elkarteak antolatuta, "Oporrak bakean" egitasmoa jarriko dute aurten ere martxan. Iaz 108 haurrek igaro zuten uda Gipuzkoako familietan, eta aurten ume kopuru berdina hartzea da helburua.

 

Errefuxiatuen kanpamenduetan jaio eta hazi diren 10 eta 12 urte bitarteko haurrak etxean hartzeko familiak behar dira. Programaren arduradunen esanetan pixkanaka mota ezberdinetako familiak batzen ari dira proiektura, baina helburua oraindik urruti dago.

Interesa duten lazkaotarrek udaletxeko gizarte zerbitzuetara joan behar dte. Bertan haso ahal izango dute informazio gehiago, eta baita Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean edo 696 01 47 86 telefono zenbakira deituta ere.