San Benito Ikastolako ikasleak izan dira aurten ere San Prudentzio festetako egitarauko azala egiteko lehiaketan parte hartu dutenak. DBHko 3. mailako ikasleek diseinatu dituzte azalak, binaka, taldean, edo banaka, eta guztira 65 izan dira parte hartu duten ikasleak. 38 lan aurkeztu dituzte sariketara.

Egindako lanen aukeraketa egiten ere San Benito Ikastolako ikasleak aritu dira. Kasu honetan, DBHko 1.,2., eta 4. mailako 213 ikasle. Bozketa egin ondoren, Arnau Elgarrestaren eta Txomin Imazeb lana aukeratu dute aurtengo egitarauko azalean jartzeko. Jhon Diaz eta Garazi Eztalaren lana aukeratu dute bigarren gustukoen, eta Giuliano Bilici eta Mikel Garmendiaren lana hirugarren gustukoena. Beraz, horrela banatu dituzte sariak:

  • Lehen saria: Arnau Elgarresta eta Txomin Imaz
  • Bigarren saria: Jhon Diaz eta Garazi Eztala
  • Hirugarren saria: Giuliano Bilici eta Mikel Garmendia

Lehiaketan parte hartu duten ikasleek eta udal ordezkariek parte hartu dute sari banaketan, eta Amagoia Naldaiz zinegotziaren eskutik jaso dituzte sariak.