Areriako zine denboraldia amaitzera doa. Datorren astean (ekainak 3 eta 4) ikusi ahalko den "Nur eta herensugearen tenplua" pelikularen estreinaldia izango da denboraldiko azken emanaldia. Helduei zuzendutako emanaldiak, berriz, asteburu honetan (maiatzak 27-29) bukatuko dira, "El círculo" pelikularekin. Urritik aurrera hasiko da berriz zine denboraldia Arerian.

ASTEBURUKO EMANALDIAK:

  • HELDUENTZAKO: "El círculo"
  • Larunbata, maiatzak 27: 19:30 eta 22:15
  • Igandea, maiatzak 28: 19:30
  • Astelehena, maiatzak 29: 21:30
  •  HAURRENTZAT: "Power Rangers"
  • Larunbata, maiatzak 27: 17:00
  • Igandea, maiatzak 28: 16:30