LazkaOn merkatari elkarteak antolatuta, Udako Azoka egingo da ostiralean, Lazkaoko Udalaren laguntzarekin. Herriko hainbat dendek euren produktuak aterako dituzte kalera, eta azoka girotzeko haurrentzako jolasak eta musika ere egongo da. Guztira, zazpi izango dira azokan parte hartuko duten dendak:

  • Miszelania
  • Momo eta bere estalkiak
  • Koboloi
  • Amets bat
  • Arriaran
  • Manako
  • Gerriko liburu denda

Azoka goizez zein arratsaldez izango da: 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara. Egun osoan zehar haurrentzako jolasak egongo dira, eta arratsaldean mural bat margotuko dute Maider Urretabizkaiaren laguntzarekin. 19:00etatik aurrera, Nogen taldeak kontzertua egingo du plazan bertan.