San Joan bezpera eguna da ostirala, eta ohiko suaz gain, aurten lehen aldiz buruhandiak ere egongo dira. 19:00etan irtengo dira plazara herriko buruhandiak, eta gauean, 22:00etatik aurrera hasiko dira sua pizten.

Gaueko ekitaldian, herriko txistulariek eta dantzariek parte hartuko dute, suaren bueltan dantza eginez.

Horrez gain, San Joan egunean, larunbatean, Zubierrekan ospakizun txiki bat egingo dute, urteroko ohitura den moduan. 11:00etan meza egongo da, eta amaitutakoan hamaiketakoa egingo dute. Zubierrekako industriagunean dagoen ermitan elkartzen direnek taldeko argazkia egingo dute ondoren, eta elkarrekin bazkalduta emango diote amaiera ospakizunari.