Lazkaoko San Prudentzio kaleko 15 eta 23 zenbakien artean egin behar diren lanak finantzatuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, udalarekin zehaztutako hitzarmen bat tarteko. Lazkaoko Udalak ingurua berritzeko hainbat lan egingo ditu, kaleari izaera urbanoagoa eman eta oinezkoek lehentasuna izan dezaten.

Era honetara, oinezkoen ibilbideak egokitzeaz gain, ibilgailuen eta oinezkoen arteko elkarbizitza hobetzeko neurriak ere hartu nahi dira.

Hala, udalak San Prudentzion egin nahi dituen lanek bat egiten dute aldundiaren helburuekin, eta lankidetzan aritzeko akordiora iritsi dira bi aldeak. Lanen aurrekontua 339.288,22 eurokoa da eta aldundiak 158.992 euro jarriko ditu.

Lazkaoko Udalak asteartean egin zuen osoko bilkuran adostu zuen lankidetza hitzarmena onartzea eta sinatzea.