Lazkaoko Udalak eta LazkaOn elkarteak antolatutako "Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon" kanpainaren barruan egin da lehen zozketa. Zine denboraldirako hiru bono zozkatu dira, eta honakoak dira saridunak:

  • Eneko Aldasoro Berakoetxea
  • Ane Carrion Agirre
  • Mª Karmen Baztarrika Urbiztondo

Herriko 52 merkatari eta 27 ostalari ari dira parte hartzen kanpainan, lazkaotarrek erosketak herrian bertan egiteak duen garrantzia nabarmentzea da helburua. Hala, merkataritzak eta ostalaritzak Lazkaoko ekonomiari eta lanpostuei egiten dien ekarpena aintzakotzat hartuz.

Hurrengo zozketa urriaren 4an izango da, eta hiru ebook zozkatuko dira. Urriaren 11n, berriz, kiroldegirako urte baterako hiru bazkidetza zozkatuko dira eta urriaren 18an hiru afari.

Kanpainan parte hartzen duten ostalariek eta merkatariek txartelak banatuko dituzte bezeroen artean, eta erosketa edo kontsumizio bakoitzagatik eranskailu bat emango dute. Ostalariek banatuko dituzten txartelak betetzeko, bezeroek zortzi taberna ezberdinetako eranskailuak lortu beharko dituzte. Merkatarien txartelak, aldiz, bost eranskailu ezberdinez osatu beharko dira; horietako bi, gutxienez, Lazkaon merkataritza elkarteko kide diren merkatarienak izan beharko dira.

Behin txartela osatuta, udaletxeko sarreran dagoen kutxan sartu beharko dute txartela herritarrek, izen-abizenak eta kontakturako telefonoa zehaztuta. Kutxan jasotako txartelen artean egingo dira zozketak. Kapaina urriaren 18ko zozketarekin amaituko da.