Martxan da Pausoka egitasmoa, adinekoek lagun artean paseora irtetzea helburu duena. Ohiko erabiltzaileekin batera, Txindoki egoitzako erabiltzaileek ere parte hartu dute gaurko txangoan.

Txindokiko erabiltzaileei laguntzeko aurten izena eman duten bederatzi boluntarioen laguntzarekin eta San Benito ikastolako ikasleen laguntzarekin parte hartu dute. Aurrerantzean, hilean bitan irtengo dira paseora Txondokiko erabiltzaileak, behin boluntarioek lagunduta, eta beste behin (hilabeteko azken asteartean) San Benitoko ikasleekin.