Asteburu honetan hasiko da zine denboraldia Lazkaon, Areria aretoan. Ohi bezala haurrentzako eta helduentzako saioak eskainiko dira aurten ere. Larunbat eta igande arratsaldetan haurrei zuzendutako film bat ikusi ahalko da, eta larunbat, igande eta astelehenetan helduentzako bat. Ikusleen Eguna astelehenetan izaten jarraituko du, eta zine denboraldia ekainera arte luzatuko da aurten ere.

Honakoa da asteburu honetako kartelera:

HAURRENTZAKO SAIOAK: "Capitan calconcillo" filma

  • Larunbata: 17:00
  • Igandea: 16:30

HELDUENTZAKO SAIOAK: "Churchill" filma

  • Larunbata: 19:30 eta 22:15
  • Igandea: 19:30
  • Astelehena: 21:30