Albisteak

Juan Aroca bakarrizketalariak saioa egingo du ostiralean Arerian. Alex Rabanal bakarrizketalari lazkaotarrak egingo ditu aurkezpen lanak, eta saioa 22:00etan hasiko da. Emanaldirako sarrerak udaletxean daude salgai, eta ostiralean bertan Arerian ere eskuratu ahalko dira. Sarrerak 5 euroan daude salgai.

Juan Aroca sevillarrak hiru saio grabatu ditu Central de Cómicos programarako, eta Espainia mailan umorista jarraituenetako bat da. 2005etik profesional gisa aritzen da bakarrizketak egiten.