Bi aste badira dagoeneko Lazkaoko Gaztelekua martxan dagoela, baina larunbatean egingo dute ikasturte hasierako festa. 16:00etatik 20:00etara bitartean izango, da eta askaria eta ginkana antolatu dituzte.

Ginkanaren barruan hainbat proba egin beharko dituzte gaztetxoek: hiroglifikoak, bertsoak osatu, imintzioka... parte hartzen duten guztien artean sari bereziak banatuko dituzte.

Azaroan zehar egiteko bestelako ekintza gehiago ere zehaztu dituzte: eskalatzera irteera, zine kluba, "Pinotxo, hariekin lotu gabe" musikala ikustera joateko irteera, edo azaroaren 25aren bueltan ekintza bereziak.