Asteburu honetan, abenduak 16 eta 17, lehen Nazioarteko Goierri Indoor Soltbol txapelketa jokatuko da Joxemiel Barandiaran kiroldegian.

Belgikako talde bat, Zaragozako beste bat, Madrilgo bi talde eta Euskal Herriko beste bi taldek parte hartuko dute. Larunbatean egun osoz jokatuko da txapelketa eta igandean goizean. Igande eguerdian jokatuko dira azken partidak.