Ostiralean hasi eta igandera bitartean egingo da euskarazko liburuen eta diskoen azoka Lazkaon. Herrian egiten den 29.edizioa izango da aurtengoa.

Liburu eta disko salmenta egongo da, eta ohi bezala San Benito ikastolak bigarren eskuko jostailuen merkatu txikia ere egingo du. Salgaiek %15eko deskontua izango dute, udalaren finantziazioari esker. Ostiral arratsaldean ireki eta igande eguerdian itxiko dute azoka, plazako pilotalekuan. Honakoa da ordutegia egunez egun:

  • OSTIRALA, abenduak 15: 16:30etik 20:00etara
  • LARUNBATA, abenduak 16: 10:00etatik 20:00etara (eguerdian ere irekita)
  • IGANDEA, abenduak 17: 11:00etatik 14:00etara