Lazkaoko kiroldegia itxita egongo da martxoaren 30ean eta 31n, eta ordutegi murriztua izango du martxoaren 28an eta 29an, eta apirilaren 1ean. Kiroldegiko bazkide direnek, itxita dagoen egun hoietan Ordiziko kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute, honen ordutegia 8:30etatik 14:00tara izanik
Epe berria apirilaren 8tik apirilaren 12ra izango da, aurretik apuntatu ezin izan zirenei beste aukera bat eskainiz.
Martxoaren 27an, eta apirilaren 2, 3, 4 eta 5ean, liburutegia goizez egongo da zabalik, 10:00etatik 13:00etara.
Apirilean zehar egongo dira eskuragarri Arerian “La Familia Benetón”, “Los Niños de Winton”, “Un Rey Supermono”, “Pájaros” eta “Emma y El Jaguar Negro” filmak.