IHES GELA

23 Ots 2024 – 25 Ots 2024
Lekua: Herriko plaza

IHES GELA IBILTARIA

Kontsumitzailea erdigunean jarri eta euskara erabiltzeko aukera eskaintzen duten espazioak identifikatuko dituen Euskaraz barra-barra egitasmoaren baitan sortu da ihes-gela. Jaurlaritzak prestatu du Euskal Herri osorako, eta Nerea Ibartzabal bertsolariaren laguntza izan du. Gizartearen aktibazioa eta kanpainaren zabalpena sustatzeko helburua du formatu berri honek ‘17. logela’ istorio misteriotsuarekin.

Txanda ezberdinak antolatuko dira eta ordutegia honakoa izango da: ostiral arratsaldean, 17:00-21:00, eta larunbatean eta igandean 10:00-14:00/17:00-21:00. Ihes-gelan parte hartu ahal izateko, 16 urte beteta izan beharko dira, eta euskara ulertu edota hitz egiteko gai izan beharko da. Doan izango da eta, eta saio bakoitzean gehienez 5 lagunek parte hartu ahal izango dute.

Izen ematea:  euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela

Izen ematea urtarrilaren 25etik aurrera egiteko aukera izango da.