Eguraldia dela eta, hainbat obretan lanak gauzatu ezinik egon ondoren, berriro ere horietako hainbat martxan daude.

Iturgaitzagatik Antzalderako errepidearen asfaltatze lanak hurrengo egunetan egitea espero da. Modu berean, beste pista eta bide batzuetako konponketei ere ekin nahi zaie, eta datorren astetik aurrera hainbat konponketa lan egiten hasiko dira herriko hiru gunetan.

Batetik, Senpereko auzotik Larraitzetxe eta Iztueta aldera doan pistan urak jasotzeko lanak hasiko dira, eta bide batez, zoruan ere konponketa lanak egingo dira. Lanek bi aste inguruko iraupena izatea aurreikusten da. Bestalde, Arizti Handitik Arramendira doan errepidean asfaltatze lanak egingo dira. Era beran Hiru Txiki inguruko bidearen konponketak ere egin nahi dira.

Eremu horietan lanean ariko diren langileei eta jarriko diren seinaleei kasu egiteko eskaera egiten da.