San Prudentzio jaiak direla-eta, Lazkao Txiki Zelaia ingurua trafikoari itxita egongo da.

Mojen egoitza paretik hasi eta Elosegi kaleko 20. zenbakiko atarira arteko zatia izango da itxiko dena. Elosegi 19 zenbakiko garajeetako jabeek garajeetara sartzeko eta garajeetatik irteteko baimena izango dute. Autobus geltokia, berriz, Maizpide atzera aldatuko da. Autobusa geratuko den eremua hesiekin adierazita egongo da.

Errepidea bihar, ostirala, itxiko da, 19:00etan, eta astearte gauera arte itxita egongo da.

Festek irauten duten bitartean herrirako sarrerak eta irteerak Lazkaomendiko edo Kanpandegiko biribilgunetik egitea aholkatzen du Lazkaoko Udalak. Lazkaomendiko biribilgunetik sartzen direnek ezingo dute udaletxe aldera joan, trafikoa Antzalde kaletik bideratuko baita.

Elosegi kalean jarriko diren seinaleei kasu egiteko eskatzen da udaletik.