Indarkeria matxistaren ondorioz Gasteizen gertatutako erailketa bikoitza salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur, 12:00etan.

Lazkaoko Udalak bandoa argitaratu du, eta herritarrei dei egiten die gaurko elkarretaratzean parte hartzera:

"Gaur Gasteizen, indarkeria matxistaren ondorioz gertatutako erailketa bikoitzaren ondoren, non Florentinak eta Maria Josek bizi galdu duten, bando honen bidez zera adierazi nahi diet herritarrei:

- Genero indarkeriazko ekintza edo jarrera oro, eta gaur bereziki, Floretinaren eta Maria Joseren aurka gertatutakoak, gaitzesi.

- Gaur, larunbata, apirilak 21, eguerdiko 12:00etan udaletxe aurrean egingo den bost minutuko elkarretaratzera herritarrei deitzea."