Indarkeria sexistaren aurkako erantzun publiko instituzionalerako udalerrientzako lehen protokoloa aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Lazkaoko Udalak bat egin du protokoloarekin.

Protokolo honek Gipuzkoa osorako ekintza esparrua eta erantzun harmonizatu eta estandarizatu komuna eskaintzen du helburu, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako batasuna adierazteko eta berdintasunaren aldeko irudi bateratua emateko helburua duena.

Foru jauregian egin dute dokumentuaren aurkezpena, lurralde osoko 51 alkatek eta hainbat udal hautetsik parte hartu duten jardunaldi batean. Erakunde mailako norabide bakarreko erantzun irmoa ematen duen komunikazioan jartzen du azpimarra protokolo honek eta lortu nahi dena da Gipuzkoan fronte sinboliko komun eta kohesionatua eraikitzea ahalbideratuko duen erreferentzia eta tresna bakarra bilakatzea.

Aldundiaren esanetan, protokolo honetan protagonismo nagusia udalerriek dute. Baita udalerri txikiek ere, protokoloarekin sarri baliabide nahikorik izaten ez duten udaletxeei tresnak eman eta bidea erraztea bilatzen baita. 2017an, Gipuzkoako emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko lehen protokolo instituzionalaren garapenaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak beste aurrerapauso bat eman zuen emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eta berdintasunaren aldeko bere jarreran eta lurraldeko agenteekin lan egiteko bere konpromisoan.

Lurralde Historiko osorako Protokolo bateratu eta estandarizatu bat osatzeak ibilbide honetan eman beharreko hurrengo pausoa eta irudi bateratua proiektatuko ditu, bai lurralde mailan, bai diskurtso mailan eta baita maila sinbolikoan ere. Zabaldu nahi den ideia argia eta indartua eman ahal izateko balioko du protokolo honek, eta herritarrekin batera emakumeen aurkako indarkeria mota guztiei aurre egiteko fronte komun bat eratzeko.

Lan honetan eragile sozialak inplikatzeak izaera bateratuko ibilbide bat eskaintzen du, eta salaketa bateratua tartekatzeko dinamika bat artikulatzen du. Horregatik, ezinbestekoa da komunikazio instituzionala ez ikustea iniziatiba isolatu gisa, baizik eta elkarrekin lan egiten duten pertsonek osatutako nodo interkonektatu bat bezala. Hartara, sinergiak sortzen dituen eta akzioei zilegitasuna ematen dien “mugimenduaren” edo akzio kolektiboaren irudi bat osatuko da, aldundiaren esanetan.

Lurralde osorako pauta eta ekintza sorta komunak

Honenbestez, lurralde mailako batasuna eskaini nahi da protokoloarekin, irudi bateratua eta erantzun komuna eskainiz. Horretarako, esparru juridiko, terminologiko eta koordinatua zehazten da indarkeria sexistaren kasuen aurrean, pautak emanez eta erantzunerako bideak seinalatuz.

Honetarako gerta daitezkeen egoera ezberdinak deskribatu eta horien aurrean eman beharreko urratsak erakusten eta antolatzen dira: hilketatik hasi eta askotariko eraso sexistetara. Zehaztutako egoera bakoitzeko, erakundeen arteko koordinazio urratsak agertzen dira eta deialdietarako ekintzak deskribatzen dira, baliabideak eskainiz (komunikazio instituzionalak, prentsa ohar ereduak, deialdiak...). Protokoloak, halaber, aldundiak erasoa jasan duen emakumearen eta haren senideen eskura Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen arretarako eta informaziorako zerbitzuak ere eskaintzen ditu.